Ingurumena
zaintzen dugu

Kudeaketa jasangarria

Ingurumena zaintzeko konpromisoaren ildotik, gure iturriarekin lotura estua daukagu: modu jasangarrian kudeatzen ditugun haritz europarreko baso zoragarriak. Ziurtasunez adierazten dizugu erabiltzen dugun egurra legezko iturri jasangarri batetik datorrela, biodibertsitatea errespetatu eta basoen birsorkuntza sustatuz.

Gure ustez, kalitatea eta ingurumenarekiko praktika onak eskutik doaz. Gure enpresaren filosofiaren ezinbesteko printzipioa da; izan ere, produktu bat baino gehiago eskaini nahi diogu bezeroari. Lasaitasuna igorri nahi dugu, jakin dezan mozten den zuhaitz bakoitzeko, gutxienez, beste bat landatzen dela bere tokian.  Ba al zenekien modu egokian kudeatzen den baso batean soilik urtean ekoizten den % 80 mozten dela?  Hala, urtetik urtera zuhaitz gehiago egotea lortzen da.

Baso jasangarriekin lan eginez, enborra bere osotasunean aprobetxatu eta kontrolatu dezakegu. Ekoizpen prozesuaren 360 graduak kontrolatzen ditugu eta eratzen diren produktuak modu jasangarriak eraldatu eta saltzen diren ziurtatzen dugu, berritu eta birziklatu ahal izateko. Ez dugu hondakinik sortzen, etorkizunari begira lan egiten baitugu.

Ingurumenarekiko konpromisoa

Belaunaldi berriei aztarna positiboak utzi nahi dizkiegu, baso berde gehiago utzi nahi ditugu. Hori dela eta, jasangarritasunarekiko dugun ardura ekosistema errespetatuz hasten da, bere atal bakoitza baloratu eta olioztatuz: enplegua sustatu eta mantentzeko lankidetzan arituz, eta komertzializazio arduratsua bultzatuz.

Lehengai natural, ekologiko, berriztagarriak eta birziklagarriak erabiltzen ditugu, gure lehentasuna baita ingurumena zaintzea. Gure konpromisoa da gure jarduera guztiak garatzea ingurumena errespetatuz. Zure bizi kalitatean pentsatzen dugu, guztion bizi kalitatea.

“Lehengai natural, ekologiko, berriztagarri eta birziklagarriekin lan egiten dugu, gure lehentasuna baita ingurumena zaintzea”


Diseño web